XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Aurkaritzakoak: Aurretik esandakoari aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen dira.

Honako hauek dira: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, bizkitartean, bien bitartean, artean, alta, alabaina, alabadere, dena dela, dena den, hala ere, hala eta guztiz ere, haatik/hargatik, horratik/horregatik.

4. Ondorioazkoak: Testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko erabiltzen dira. Honako hauek dira: beraz, bada, hortaz (bada), orain ba(da), orduan, honenbestez, horrenbestez, hainbestez, halatan, hala.

5. Kausazkoak: Testu mailako kausazko loturak adierazteko erabiltzen dira. Honako hauek dira: izan ere, zeren, ze, zergatik, alabaina, bada.

2. Ariketak

Molda itzazu perpaus koherenteak lokailuak erabiliz.

Adibidea: Koldok bi etxe ditu. Mendian txabola bat badu. Koldok bi etxe ditu eta, gainera, mendian txabola bat.

- Nik ez daukat zaldirik; txakur bat badaukat.

- Berebil hau merkea da: mendirako egokia da.

- Ez da lau izarreko hotela; gela bakoitzak du bere dutxa.

- Eskolara oinez joaten naiz; kiroldegira oinez joaten naiz.

- Zure iloba kuttuna naiz; nik ez zaitut bakarrik utziko.

- Belokik ezker-eskuin onak ditu; eta gaztea da.